Ekonomia -

Ministerioaren datuak

Langabezia % 1etik gora hazi da EAEn eta Nafarroan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan iralean baino 1.796 langabe gehiago zenbatu dituzte; Foru Erkidegoan, berriz, 662 gehiago. Estatuan % 1,7koa izan da langabeziaren hazkundea iraletik urrira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailetik urrira 1.796 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, orotara 132.345, eta 662 gehiago Nafarroan 42.036ra iritsi arte, Lan eta Immigrazio Ministerioak gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

Hori horrela, langabezia tasak % 1,38 egin du gora Araban, Biziakaian eta Gipuzkoa, eta % 1,6 Foru Erkidegoan.

Urtearteko datuari dagokionez, langabezia nabarmen hazi da bai EAEn (% 5,38) bai Nafarroan (% 8,52)

% 1,7ko igoera Estatuan

Urrian irailean baino 68.213 langabe gehiago zenbatu zituzten, 4.085.976 hain zuzen ere, hau da, aurreko hilean baino % 1,7 gehiago, Lan Ministerioak gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

2009ko hilabete beraren aldean, 277.623 pertsona gehiago daude lanik gabe, beraz, hazkundea % 7,3koa izan da urtebetean.

Langabeziaren gorakadarekin batera, kontratazioen kopuruak ere behera egin du irailarekin alderatuta, % 3,2 zehazki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea