Ekonomia -

Akordioa

Gipuzkoako metalgintzaren hitzarmena sinatu dute ELAk, LABek eta UGTk

Hori horrela, sektoreko langileen % 82,65 ordezkatzen duten sindikatuek babestu egingo dute datorren bi urteetarako lan-hitzarmena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako metalgintzaren sektoreko lan-hitzarmena sinatu dute gaur ELAk, LABek eta azkenean UGTk Adegi patronalarekin. Sektoreko langileen % 82,65 egongo da, beraz, ordezkatua.

Hitzarmena datorren bi urteetarako izango da eta, besteak beste, aurten soldata % 1,3 igotzea eta datorren urtean KPI gehi % 0,5 igotzea jasotzen du.

CCOOk, azkenean, akordiora ez batzea erabaki du eta sinatzaileek kritikatu egin dute jarrera edo erabakia.

Hitzarmena babestu duten sindikatuek uste dute 55.000 langileri eragingo dien lan-hitzarmena garaipena izan dela eta aurten egindako mobilizazioei esker lortu dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea