Ekonomia -

Bilera

Bilboko TAOko enpresak eta langileak gaur bilduko dira gatazka konpontzeko

Eusko Jaurlaritzak deitu ditu bi aldeak, gatazka konpontzeko eta joan den urtarrilaren 2az gero egiten ari diren greba mugagabearekin amaitzeko.

TAOko langileek egindako manifestazio baten artxiboko argazkia. EFE
TAOko langileek egindako manifestazio baten artxiboko argazkia. EFE
TAOko langileek egindako manifestazio baten artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko TAOko langileak urtarrilaren 2az gero egiten ari diren greba mugagabearekin amaitzeko beste saiakera bat egingo dute gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu baititu bi aldeak.

Eusko Jaurlaritzako Lan sailaren bitartekaritzaz Eysa-Cycasa enpresa eta langileen batzordea beste bi aldiz batzartu diren arren, ez dute orain arte gatazkari irtenbiderik jartzea lortu.

Bilboko TAOko langile gehienak greba egiten ari dira joan den urtarrilaren 2az gero, kaleratutako zazpi lankideak berriro kontratatzea eta zazpi urtetan berritu ez den lan-hitzarmena negoziatzea eskatzeko.

Joan den asteazkenean, langileen batzordeak "akordioa adosteko proposamen bat" jaso zuen, baina "ez zen kaleratuak berriz baldintzarik gabe kontratatzeko aukera" aipatzen, ezta "langileen aldarrikapenik" ere, LAB sindikatuak jakinarazi zuenez.

Hori dela eta, asteleheneko bileran bi eskaera horiek mahai gainean jartzea espero du LABek.

Bestalde, astearterako manifestazioa deitu du langileen batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Grebak Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak TAO albisteak