Ekonomia -
Seulen
G20ko goi-bilera hasi dute 'dibisen gerran' akordiorik lortu gabe
Gatazka garrantzitsua da, dibisen debaluazioak nola eten aztertu behar baitute.
Erredakzioa
Estatu eta Gobernu garrantzitsuenetako buruek G20ko bosgarren goi-bilera hasi dute afari batekin Seulen, Hego Koreako hiriburuan. Dibisen inguruko gatazkari nola aurre egin aztertu beharko dute; izan ere, azken bi urteotan taldeak izan duen sendotasuna haustearekin mehatxu egiten du arazo horrek.
20 herrialde garatuenen Estatu eta Gobernu buruak eta goraka egiten ari diren herrialdeetakoak afari horretan bildu dira; bertan, Espainia ere egon da.
Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Seulen bildutako buruzagiei eskatu die ez dezatela ahaztu goi-bileran aztertuko dituzten arazo ekonomikoak, besteak beste, klima-aldaketarekin eta garapenarekin lotuta daudela.
Azken egunotan Finantza ministrordeek eta herri bakoitzeko negoziatzaileek bilera "izugarri luzeak" egin dituzte dibisen inguruko gatazka konpontzeko, eta ostiralean akordio bat sinatzeko.
Oraingoz ez dute akordiorik lortu. Kim Yoon-Kyung goi-bilerako bozeramailearen hitzetan, negoziatzaileak "ez dira negoziazioei berriro ekiteko orduan ere ados jarri".