Ekonomia -
Zigiluen maula
Auzitegi Nazionalak Afinsako agintari izan zirenak espetxeratzea agindu du
2016ko uztailean ezarritako kondenarekin hamarkada bateko prozesuari amaiera eman zion Auzitegi Nazionalak: 12 urterainoko kartzela-zigorra ezarri zien Afinsako 13 goi-karguduni.
Agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak Juan Antonio Cano Cuevas Afinsako presidentea eta filateliako agintari nagusi izan zirenak espetxeratzeko agindu du. Hamar eguneko epea dute orain akusatuek kartzelan sartzeko.
Afinsako goi-kargudunei 2016ko uztailean ezarritako kondenarekin, Auzitegi Nazionalak amaiera eman zion hamarkada bateko prozesuari, 2006ko maiatzean esku hartu baitzuten Afinsa zein Forum Filatelico inbertsio sozietateetan.
Auzitegi Nazionalak 12 urterainoko kartzela-zigorra ezarri zien Afinsako 13 goi-karguduni, iruzurra, zigortzeko moduko kaudimengabezia eta urteko kontuak faltsutzea egotzita.
Epailearen ustez, zigiluak salerosita iruzur piramidala egin zieten "erdi mailako 190.000 aurreztaileri", eta krisi garaietarako gordeta zuten dirua lapurtu zieten.