Ekonomia -

Donostian

Undak babesa berretsi dio Makina-Erramintako sektoreari

Industria sailburuak bukaera eman dio 18. Makina-Erraminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarrari, Donostiako Kursaalen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernabe Unda Industria sailburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa berretsi dio Makina-Erramintako sektoreari; izan ere, euskal ekonomian "sektore oso garrantzitsua" da, eta krisitik indartua atera behar da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 2010-2013 Lehiakortasun Plana duela azldu du.

Undak bukaera eman dio 18. Makina-Erraminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarrari, Donostiako Kursaalen. Berarekin Juan Tomas Hernani eta Koldo Arandia izan dira, Berrikuntza idazkari nagusia eta AFMko presidentea, hurrenez hurren. 350 lagunek parte hartu dute hiru egun hauetan Kursaalen egindako Biltzarrean.

Biltzarreko bukaera ekitaldian, Kutxako eta Foru Aldundiko sariak banatu dituzte. Kutxa saria TECNUN-ek eta EHUk egindako txosten batentzat izan da.

Bestalde, Ibarmia enpresak jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria komunikazio berritzaileagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea