Ekonomia -

Erreforma fiskala

Arabako Batzar Nagusiek onartu dute EAJk, PSEk eta PPk adostutako zerga-erreforma

EAJk, PSEk, PPk eta Ciudadanosetik kanporatu zuten Miguel Angel Carrera batzarkide independenteak bozkatu dute erreformaren alde.

Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EiTB
Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EiTB
Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek gaur onartu dute EAJk, PSEk eta PPk adostu zuten erreforma fiskala.

EAJk, PSEk, PPk eta Ciudadanosetik kanporatu zuten Miguel Angel Carrera batzarkide independenteak bozkatu dute erreformaren alde. EH Bilduk, Podemosek, Orain Arabak eta Irabazik, berriz, kontrako botoa eman dute.

Itun fiskalaren arabera, Sozietateen gaineko Zerga % 28tik % 24ra jaitsiko dute datozen bi urteetan. Alabaina, kenketetan aldaketak egingo dituzte, zerga horregatik bildutako zenbatekoak behera egin ez dezan.

Hori dela eta, zerga-oinarri negatiboagatik jaso beharreko konpentsazioaren muga % 70ean egongo da eta ikerketa, garapen eta berrikuntzarako inbertsioen kenketak % 70era murriztuko dituzte.

Horrez gain, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenketa batzuk egingo dituzte, Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala, nekazaritza-guneen despopulazioa ekiditeko asmoz.

Ildo horretan, 4.000 biztanletik beherako herrietan, 30 urte baino gutxiagoko gazteek % 20ko kenketak izango dituzte etxebizitza bat erosteagatik; eta kenketa bera aplikatuko zaie bere zaintzapean seme-alabak edo pertsona nagusiak dituzten herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Arabako berriak PSE-EE Bizkaia PP Bizkaia Gaurko azken ordukoa Zergak gaur