Itxi

Politika

ZERGA-ERREFORMA

EAJk, PSE-EEk eta PPk erreforma fiskala adostu dute

Agentziak | Erredakzioa

Sozietateen gaineko zerga % 24ra jaistea eta PFEZa berrikustea hitzartu dute. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzea ahalbidetuko du akordio honek.

1:10
Akordioa

EAJk, PSE-EEk eta PPk erreforma fiskala adostu dute. Akordioa astearte gauean itxi dute. Horrela, bada, Eusko Jaurlaritzak Alderdi Popularraren babesa izango du 2018ko aurrekontuak onartzeko.

Sozietateen gaineko zerga % 24ra jaistea eta 2020a baino lehen pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) berrikustea hitzartu dute.

Hiru alderdiek adierazpen bateratua zabaldu dute akordioaren berri emateko. Zuzenketak aurkeztuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan, adostutakoa onartu eta 2018an indarrean sartzeko.

Zuzenketa gehienak sozietateen gaineko zergari lotuta daude. Enpresa handien kasuan, % 28tik % 24ra jaitsiko dute; enpresa txiki eta ertainen kasuan, % 24tik % 20ra. Lehendabiziko urtean, bi puntu jaitsiko dituzte, eta bigarren urtean, beste bi.

"2013ko erreformak bere helburua bete duela eta orain adostutako neurri berriek ematen duten emaitzak aztertu ostean", PFEZa berrikusi beharko litzatekeela uste dute jeltzaleek, sozialistek eta popularrek. Berrikuspen hori 2020rako egitea adostu dute.

Horrela, itun honek euskal erakundeetako aurrekontuak onartzea ahalbidetuko duela adierazi dute EAJk, PSE-EEk eta PPk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena