Politika -

Arabako aurrekontuak 2018

Arabako Aurrekontuak onartu dituzte, EAJ, PSE eta PPren babesarekin

EH Bilduk hiru alderdi horien arteko ituna kritikatu du eta aurrekontu horrekin "Araba galtzaile" aterako dela ohartarazi du.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusiek 2018ko Aurrekontuak onartu dituzte, EAJ, PSE eta Alderdi Popularraren arteko itunari esker. Miguel Angel Carrera talde mistoko prokuradoreak (Ciudadanoseko ordezkari izandakoa) ere aldeko botoa eman du.

EH Bilduk, Ahal Duguk eta talde mistoan dauden Orain Araba eta Irabazi alderdietako ordezkariek proiektuaren kontra bozkatu dute. Guztira, 29 izan dira baiezko botoak eta 20 ezezkoak.

Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiak 481 milioi euroko Aurrekontua izango du 2018an. PPk 71 zuzenketa egitearen truke babestu du EAJk eta PSEk osatzen duten Arabako Gobernuaren aurrekontua.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia pozik agertu da eta aurrekontu honen bidez  "egonkortasunaren eta normaltasunaren bideari" eutsiko zaiola ziurtatu du. "Susperraldi ekonomikoa eta enplegua sortzea bermatuko du", erantsi du.

Alderdi Popularrarekin egindako itunaren harira, Gonzalezek esan du EH Bildurekin ezinezkoa izan dela azken bi urteotako akordioa berrestea, "PP izan delako negoziatu nahi izan duen alderdi bakarra".

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduren bozeramaileak gogor kritikatu du EAJk, PSEk eta PPk egindako itun fiskala, eta Foru Gobernuari "balentria falta" egotzi dio. “Aurrekontu honekin Arabak galduko du, eskuinera eta atzera egitea eragingo duelako”.

Horrez gain, "155 artikulua aplikatzen duten alderdiekin" ituna egin izan leporatu dio EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Araba Ekonomia PSE-EE berriak Euskadiko PP Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Arabako Foru Aurrekontuak