Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Abiadura handiko trena: AHT lurpetik helduko da Bilbora 2023an

Ekonomia

Abiadura Handiko Trena

AHT lurpetik helduko da Bilbora 2023an, 730 milioiko inbertsioa egin ondoren

Agentziak | Erredakzioa

2018/03/08

Abiadura handiko trena 6,2 kilometroko tunel baten bidez sartuko da Bilbon, eta bi solairu izango dituen Abandoko geltoki berrira helduko da.

1:42
  • Whatsapp
  • Bidali

Abiadura handiko trena (AHT) Abandoko (Bilbo) geltoki berrira lurpetik helduko da 2023an, gutxi gorabehera 730 milioi euroko kostua izango duten obrak bukatu ondoren, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak gaur iragarri duenez.

Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, Juan Mari Aburto alkatearekin eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuarekin batera, proiektuaren berri eman du Sustapen ministroak. Hiru erakundeek egitasmoa adostu dute, AHTren sarrerari "behin betiko" irtenbide teknikoa emateko.

"Datozen 100 urteetarako tren proiekturik handiena da Bilbon", azpimarratu du alkateak. Horregatik, egun "zirraragarria" eta "historikoa" dela nabarmendu du Aburtok.

6,2 kilometroko tunela

Gaur jakitera eman dituzten planen arabera, abiadura handiko trena 6,2 kilometroko tunel baten bidez sartuko da Bilbon, eta bi solairu izango dituen Abandoko geltoki berrira helduko da; horietako bat aldiriko trenentzako, eta bestea ibilbide luzekoentzako, baita abiadura handiko zerbitzuentzako ere.

Gainera, geltokia "erabat intermodala" izango da. Tapia sailburuak azaldu duenez, Bilboko Metroarekin lotura zuzena izango du eta autobusentzako aldagune bat, baita 550 ibilgailurentzako aparkaleku eta taxientzako zona bat ere.

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Bilboko Udalak irtenbidea adostu dute, AHT Bizkaiko hiriburura lurpetik sartzeko aurrekordioa sinatu eta urtebete geroago.

TAPIA SERNA ABURTO EFE

Aburto, De la Serna eta Tapia Abandoko geltoki berriaren irudi baten aurrean. Argazkia: EFE

Konponbide tekniko "ikaragarri konplexua"

Ministroak aurreratu duenez, administrazioek irtenbide tekniko "ikaragarri konplexu" hau behin zehaztu ondoren, Ineco ingeniaritzak proiektuaren azterketa egingo du. Sustapen Ministerioaren menpeko ingeniaritzak txostena datorren azaroan aurkeztea espero da.

Horrela, azterketa informatiboa 2019ko udan behin betiko onartzea espero dute. Ondoren, azken proiektua egingo dute. "Hasierako aurreikuspenak kontuan izanda, atzerapen" bat izango dela onartu du De la Sernak.

Bilboko sarrera korridore osoa tunel batean eraikiko dute eta 'euskal Y'-ren ibilbidearen zati izango da. Lanak Sustapen Ministerioak finantzatuko ditu. Geltokia, aldiz, Gobernu zentralak eta EAEko administrazioek erdibana ordainduko dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena