Ekonomia -

Bilboko portu lehorra

'Lurraldeetako gudetan' ez sartzeko eskatu du Arriolak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eta euskal enpresa eta plataforma guztien interesak zaindu behar dituela esan du Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Garraio sailburuaren hitzetan, "Euskadirentzat irtenbiderik onena hartuko" du Eusko Jaurlaritzak Bilboko portu lehorraren harira. Ildo horretan, "lurraldeetako gudetan" ez sartzeko eskatu du.

Sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrolerako bilkuran esan ditu hitzok, Bilboko portu lehorraren kokapenak sortutako polemikaren harira. Izan ere, Pancorbon egongo da Bilboko portu lehorra, eta ez Araban.

Arriolaren esanetan, Arabako Arasur industria poligonoak ez du Bilboko portu lehorraren plataforma bihurtzeko eskaerarik egin.

Gainera, Arasurrek ez du Bilboko Portura joan eta etortzen diren merkantziekin lan egiten.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eta euskal enpresa eta plataforma guztien interesak zaindu behar dituela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea