Ekonomia -

Lan-gatazka Ertzaintzan

ErNE eta Jaurlaritzaren aurreakordioa, bigarren jarduerari eta mugikortasunari buruz

Bigarren aktibitateari dagokionez (adinagatik patruilatzeari uzten dioten ertzainak) 56tik 55era jaitsiko dute adina. Gainera, mugikortasun geografikoa ezohiko egoeretan soilik aplikatuko da.

Roberto Seijo (ErNE sindikatua). Artxiboko argazkia: EFE
Roberto Seijo (ErNE sindikatua). Artxiboko argazkia: EFE
Roberto Seijo (ErNE sindikatua). Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE Ertzaintzako sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurreakordioa lortu dute bigarren jarduerari heltzeko adinari eta mugikortasunari dagokionez, Roberto Seijo ErNEko idazkari nagusiak jakinarazi duenez.

Segurtasun Sailak eta Ertzaintzan ordezkaritza duten lau sindikatuetako ordezkariek (ErNE, Esan, ELA eta Euspel) bilera egin dute gaur goizean Erandioko egitzan, Brigada Mugikorraren modernizazioa negoziatzeko.

Brigada Mugikorrari buruzko proposamenak egiteaz gain, ErNE sindikatuak bigarren jarduerari eta mugikortasun geografikoari buruzko hainbat planteamendu aurkeztu ditu eta bi gai horietan aurreakordioa lortu du Segurtasun Sailarekin.

Bigarren jarduerari (adinagatik patruilatzeari uzten dioten ertzainak) heltzeko adinari dagokionez, 56 urtetik 55era jaistea adostu dute. Gainera, urtean hiru lanegun gutxiago egin beharko dituzte eta gauean lan egiteagatik ordaina jasoko dute. Seijoren esanetan, iaz ere gai horri buruzko aurreakordioa lortu zuten; orain, ordea, akordioa gauzatzeko prest agertu omen da Segurtasun Saila. Neurri horrek 8.000 ertzaini eragingo die.

Mugikortasun geografikoari lotuta, ostera, aurrerantzean ezohiko egoeretan soilik aplikatuko da. Gaur egun, herritarren segurtasunerako eta ikerketako ertzainei eragiten die batez ere, hots, 4.000-5.000 ertzaini.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sindikatuen albistea