Ekonomia -

Burtsa

Irlandako egoerak behera ekarri ditu Europako merkatuak

- Ibex 35 indizeak % 3,05 galdu du.

- Abuztutik izan duen beherakadarik handiena jaso du horrela.

- Europako beste burtsa nagusiek ere galerak izan dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandaren “erreskatea” zehaztu gabe egoteak, eta Espainia eta Portugal kutsatuko ote diren beldurrak beherakadak eragin ditu Europako burtsetan, eta, batez ere, Espainiakoan: Ibex 35ek abuztutik izan duen beherakada handiena jasan du gaur: % 3,05 egin du behera.

304,60 puntu jaitsi eta 9.691,80 puntuko mailan gelditu da; hori horrela, uztaileko mailara itzuli da, eta % 18,83 galdu du aurten guztira.

Ibex 35eko balore handi guztiek egin dute behera, gainera: Santanderrek, % 4,73; BBVAk, % 3,90; Repsolek, % 3,85; Telefonicak, % 3,21; eta Iberdrolak, % 2,99.

Beldur horren ondorioak gaur bertan ikusi dira merkatuan. Altxorrak hiru eta sei hilabeterako atera dituen letrengatik ordaindu behar izan duen interesa bikoiztu egin da eta Alemaniarekin duen aldea ikaragarri handitu da, 235 puntuko aldea dute egun.

Era berean,bost urteren buruan ordaindu gabeko Espainiako zorraren kreditu-aseguruen balioa maximo historikoetara heldu da.Europako beste burtsa nagusiek ere behera egin dute gaur: Dublinek ia % 3 galdu du; Parisek, % 2,47; Londresek, % 1,75; Frankfurtek, % 1,72; eta Portugalek % 1,61.

Adituen arabera, konfiantza berreskuratzeko, eta, Irlandarekiko eta Portugalekiko ezberdintasunak daudela erakusteko, Espainiak sinesgarritasun irudia aurkeztu behar du. Era berean, inbertsoreak espekulazioarekin kezkatuak daude, eta herri periferikoen inguruko zalantzak argitu arte, merkatuek zigorrak jasango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea