Ekonomia -

Espainiako Bankua

Espainiako Bankuak Iruñeko eta Donostiako sukurtsalak itxiko ditu

Dituen 22 sukurtsaletatik zazpi itxiko ditu, horien artean Iruñakoa eta Donostiakoa, eta ziurtatu duenez, ez du inor langabezian utziko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak adierazi duenez, dituen 22 sukurtsaletatik zazpi itxi egingo ditu. 2011ko maiatzaren 31n itxiko ditu, bere baliabide gizatiar eta ekonomikoen "eraginkortasuna hobetzeko".

Honako hauek dira itxiko dituzten bulegoak: Iruñea, Donostia, Ceuta, Melilla, Logroño, Santander eta Toledo. Espainiako Bankuak azaldu duenez, jarduera gutxien dutenak dira, guztira sare osoaren % 9,3 soilik ordezkatzen baitute.

Modu horretan, ekainetik aurrera, erakundeak 15 sukurtsal izango ditu, ondorengo herrialde hauetan: Alacant, Badajoz, Bartzelona, Bilbo, Coruña, Las Palmas, Málaga, Murtzia, Oviedo, Palma, Sevilla, Tenerife, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza.

Espainiako Bankuaren arabera, itxierek ez dute inor langabeziara eramango, zazpi sukurtsaletako 58 langileek gertuko bulegoetara edota Madrilera lekualdatzeko eskatu ahal izango baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea