Ekonomia -
'Opor fiskalak'
EAJk uste du 'azkenean' epaitegiek 'arrazoia' emango dietela
Arabako jeltzaleen buruak uste du aldundiek "ongi" egin dutela laguntzak itzultzeko lana. EAren inguruan, Arabako aurrekontuak babesten ez badituzte "Gobernutik joan direla" esan nahiko omen du.
Erredakzioa
Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidenteak esan du euskal aldundiek "lana ongi" egin dutela ''opor fiskalak'' deritzen laguntzak itzultzeko eta, hori horrela, "auzitegiek azkenean arrazoia" emango dietela uste du.
ETBn egin dioten elkarrizketa batean, Gerenabarrenak horixe azaldu du Europako Batzordeak Luxenburgeko Auzitegiari ''opor fiskalen'' kontura eskatu dion zigorra dela eta.
Haren esanetan, aldundiek "ongi" jokatu zuten eta oraindik "behin betiko epairik ez" dagoela azpimarratu du.
"Azkenean arrazoia nork duen esan beharko duena" auzitegi bat dela iritzi dio Gerenabarrenak, izan ere, "Europar Batasunak uste du enpresek itzulitako kopurua ez dela nahikoa eta aldundientzat bai".
"Lana egina dago, ondo gainera. Gainera, ziur gaude auzitegiek arrazoia emango digutela", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.
EA-Aldundia
Arabako EAJren presidenteak, bestalde, uste du EAk Arabako aurrekontuei edo zerga arauei zuzenketaren bat aurkezten badie, "Gobernutik joan direla" esan nahiko duela. Hala ere, egun EA "Foru Gobernuan" dagoela eta "legegintzaldia amaitu arte" hala izatea espero duela azaldu du.