Ekonomia -
Opor Fiskalak
Bruselak eskatutako isuna 'onartezina' dela uste du Confebaskek
Atzo, Europako Batzordeak Espainiari "isun handia" ezartzea eskatu zion Europako Justizia Auzitegiari", 90. hamarkadan emandako diru-laguntzak ez bueltatzeagatik.
Erredakzioa
Confebask EAEko patronalaren ustez, "bidegabea" da Europar Batzordeak egindako eskaria (Espainiari isuna jartzea, ''euskal opor fiskalen'' diru-laguntzak ez bueltatzeagatik). 90. hamarkadan Euskadin sortu ziren enpresa berriei emandako laguntzak ''opor fiskalak'' izenarekin ezagutzen dira.
Atzo, Europako Batzordeak Espainiari "isun handia" ezartzea eskatu zion Europako Justizia Auzitegiari".
Gaur, Confebaskek eta EAEko gainerako patronalek (Gipuzkoako Adegik, Bizkaiko Cebekek eta Arabako SEAk) ohar bat zabaldu dute, 90. hamarkadan lortutako diru-laguntza horiek "bueltatu" egin dituztela berresteko. Patronalek "eskatutakoa bete egin dute", oharraren arabera.
"Hainbat enpresentzat egoera zail eta larria ari da izaten; beraz, lehenbailehen arazo hau konpontzea espero dugu", gaineratu dute.