Ekonomia -
energia eolikoa
Siemens Gamesak parke eoliko aitzindaria egingo du Australian
58 haize errota izango ditu parkeak, 194 megawatt sortzeko gaitasunarekin. Lanak hilabete honetan bertan hasiko dira eta parkea 2019ko abuzturako martxan izatea espero dute.
Agentziak | Erredakzioa
Siemens Gamesak proiektu eoliko aitzindaria egingo du Australian. 58 haize errota izango ditu parkeak, 194 megawatt sortzeko gaitasunarekin, eta energia gordetzeko sistemarekin, enpresak jakinarazi duenez.
Gamesak hasteko prest dagoen proiektu osoa egiteaz gain, 20 urtez parkearen mantentze lana egingo du, Neoen energia berriztagarrien ekoizlearekin sinatutako kontratuak jasotzen duenaren arabera.
Parke hibrido hori Stawellen (Victoria Estatuan) egongo da, eta haize errotak SG 3.4-132- modelokoak izango dira. Hortaz gain, litio bateria bat izango dute.
Lanak hilabete honetan bertan hasiko dira eta parkea 2019ko abuzturako martxan izatea espero dute.