Ekonomia -

Erreakzioa

Merkatuen beherakadei erantzun die Gobernuak

Espainiak erreskate bat behar duenik "erabat" ukatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Bestalde, bankuen gardentasuna areagotzeko berritasunak iragarri ditu Salgadok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkatuek aste osoan zehar Espainia zigortu ostean ofentsiba bat martxan jartzea erabaki du Gobernuak. Hasiera Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak eman du, izan ere, Espainiak erreskate bat behar duenik "erabat" ukatu du agintariak.

Espainian "epe laburrera pentsatzen" ari diren inbertitzaileak eta adituak huts egingo dutela ohartarazi du Zapaterok.

Baina ofentsiba ez da adierazpen horietara mugatu. Finantza-entitateei gardentasun handiagoa eskatuko diela iragarri du Espainiako Bankuak. Baldintza berriak 2011ko lehen hiruhilekoan aplikatzen hasiko dituzte.

Salgado

Laugarren hiruhilekoko eta datozen urteko emaitzak formato berrian, udako erresistentzia probetan erabili zen berdinean, eskaintzeko lanean ari direla esan du Elena Salgado Ekonomia ministroak.

Erkidego autonomoen defizita kontrolatzeko beharra azpimarratu du Gobernuak gaur. 2010eko defizitaren helburua (% 2,4) ez betetzeko arriskuan dira erkidego batzuk, Salgado ministroaren hitzetan, baina erkidegoek oro har bete egingo dute.

2011ko aurrekontuak defizit helburuarekin (% 1,3) bateragarriak izan behar direla badakite erkidegoek, Ekonomia ministroak azaldu duenez.

Era berean, gardentasun politika hori zor publikoari aplikatuko diote. 195.000 milioi euro baino gehiagoko zor publikoa du Espainiak. Salgadok gaur azaldu duenez, zorraren garapenaren berri hilero emango du Exekutiboak.

Bilera

Horrela, Espainiako 39 enpresa nagusien arduradunei krisitik ateratzeko laguntza eskatuko die Gobernuko presidenteak larunbat honetan. Une konplexua da, izan ere, Espainia merkatuen jomuga da eta martxan jarritako erreformek ez dute babes handirik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea