Ekonomia -

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA

Jaurlaritzaren eta Hezkuntzako sindikatuen arteko bilera 'erabakigarria', Gasteizen

'Jaurlaritzak gure aldarrikapenei erantzungo dieten neurriak proposatu ezean, maiatzean mobilizazio eta grebekin jarraitzea beste biderik ez digu utziko', ohartarazi dute sindikatuek.

ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariak, pasa den astean, greba bertan behera utzi ondoren.
ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariak, pasa den astean, greba bertan behera utzi ondoren.
ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariak, pasa den astean, greba bertan behera utzi ondoren.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan zabalik dagoen lan gatazka bideratzeko negoziazio mahaiak hitzordu "erabakigarria" du gaur Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak deituta, 11:00etan elkartuko dira ELA, LAB eta Steilas sindikatuetako ordezkariak Cristina Uriartek zuzentzen duen saileko kideekin.

Joan den astean sindikatuek bertan behera utzi zuten apirilerako deitutako greba, eta, Bilbon eskainitako prentsaurreko batean azaldu zutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak mahai sektorialaren bilera deitu zuen apirilaren 18rako. Hori horrela, apirilaren 23ko asterako aurreikusita zuten greba bertan behera uztea erabaki zuten, Jaurlaritzaren eskaintza zein den jakin arte.

Dena dela, ohartarazpena ere egin zuten: "Jaurlaritzak gure aldarrikapenei erantzungo dieten neurriak proposatu ezean, maiatzean mobilizazio eta grebekin jarraitzea beste biderik ez digu utziko".

Sindikatuok salatu zutenez, Jaurlaritzak "greben bezperara itxaroten du negoziazio mahaiak deitzeko". Horien hitzetan, "bost greba egun genituen deituta Jaurlaritza bere jarrera immobilistatik ateratzeko asmoz eta mahai gainean proposamenen bat jartzera behartzeko".

Akordioak Hezkuntza Berezian, haurreskoletan eta sukalde eta garbiketako alorrean

Joan den ostiralean, apirilak 13, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak akordioa sinatu zuten Hezkuntza Bereziko negoziazio mahaiaren bileran.

"Akordio honek, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin diharduten langileen lan baldintzak hobetzea dakar", esan zuten aldeek.

Martxoan, berriz, Haurreskolak Partzuergoko negoziazio mahaian akordioa lortu zuten LABek eta Eusko Jaurlaritzak. Sindikatu abertzaleak ordezkaritza sindikalaren gehiengoa du Partzuergoan (% 62).

Halaber, hilabete berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta ELAk ez beste sindikatu guztiek akordioa lortu zuten sukalde eta garbiketako negoziazio mahaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza