Ekonomia -
Bozketa
Iberia eta British Airwaysen arteko fusioa onartu dute akziodunek
Azken pauso honi esker, International Consolidated Airlines Group enpresa berria sortuko dute.
Erredakzioa
Iberiaren eta British Airwaysen arteko fusioa onartu egin dute gaur goizean airelinea bietako akziodunek. Gauzak horrela, International Consolidated Airlines Group enpresa berria sortuko dute.
Bozketa hasi baino lehen, British Airwayseko presidente Martín Broughtonek esan du fusioari esker langileek, bidaiariek eta akziodunek "etekinak" izango dituztela. Iberiarekin bat egitea "zentzuzkoa" dela gaineratu du.
30 bat akziodun joan dira bozketara, Londreseko erdialdean. Bertoko metroaren greba orokorrak arazoak eman ditu goizean zehar.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea