Ekonomia -

KONGRESUA BEC-EN

Urkulluk euskal aireportuen kudeaketan 'partze-hartze zuzena' eskatu du

Lehendakariak Routes Europe 2018 Kongresua inauguratu du BECen eta bertan, Forondako aireportuak 24 orduz lan egitea "ezinbestekoa" dela esan do.

Urkullu Routes Europe 2018 Kongresuaren inaugurazioan. Argazkia: EFE
Urkullu Routes Europe 2018 Kongresuaren inaugurazioan. Argazkia: EFE
Routes Europe 2018 Kongresua inauguratu du lehendakariak

1:47

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal aireportuen kudeaketan "parte hartze zuzena" eskatu du, eta era berean, Forondako terminalak 24 orduz operatzea ahalbidetuko liokeen H24 lizentzia berreskuratzea.

BECen Routes 2018 Kongresuaren inaugurazioan egin ditu adierazpen horiek. Sektoreko profesionalei, aire lineetako ordezkariei eta garraio zein turismo arloetako ordezkariei eskerrak eman dizkie Kongresuan izateagatik: "aukera ederra da hazten ari den herri global eta ireki honentzat" esan du.

"Aire bidez 56 tokitara iristeko aukera ematen digun eskaintza erakargarria dugu. Kongresu honek Euskadi Basque Country konektibitatean eta nazioarteko proiekzioan inbertitzen duen lurralde gisa erakusteko aukera ematen digu" gaineratu du.

"Aireportuen gestiorako ikuspegi orokorra" eta beste garraioak

Euskadik "aire-konektibitatearen ikuspegi integralarekin" lan egiten duela esan du, aire bidezko garraioak trenarekin, portuekin eta errepideekin duen harremana landuz. lehendakariak euskal aireportuen kudeaketan "parte hartze zuzena" eskatu du.

Bere exekutiboak aireportuen inguruan egiten duen hausnarketa defendatu du lehendakariak, osagarritasunean oinarritzen dena, bere esanetan: "aireportu bat, hiru terminal".

"Euskal instituzioek kudeaketan parte hartzea ezinbestekoa da bai pertsonen bai merkantzien garraioan gora egiteko" adierazi du lehendakariak.

Ildo horretan, Forondak H24 kategoria berreskuratzea "ezinbestekoa" dela esan du. Kategoria horrekin 24 orduz lan egin ahal izango luke eta lortze bidean "oso garrantzitsua" omen da Europar Batasunak aste honetan PIF edo Mugako Ikuskaritza Postua berrireki izana Gasteizko aireportuan.

"Bruselak pauso garrantzitsua eman du, orain Estatuko Administrazioari dagokio Forondari 24 orduz irekita egoteko baimena ematea. Forondaren moduko azpiegitura bat ezin da gutxietsita egon eta hobetu beharra dago bere kudeaketa" gaineratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Iñigo Urkullu Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasteizko Aireportua