Ekonomia -
Lan-istripua
56 urteko langile bat hil da Gasteizen, eraikin batetik erorita
Borinbizkarra auzoko eraikin batean leiho berriak jartzen ari zenean erori da hildakoa. Enpresa berako bigarren pertsona bat larri zauritu da.
Erredakzioa
56 urteko langile bat hil da gaur goizean Gasteizen, eraikin berri batean leihoak jartzen ari zenean erori egin denean. Horrez gain, enpresa berako bigarren langile bat larri zauritu da, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Kanpezuko aluminio aroztegia enpresako bi gizonezko dira. Hildakoa enpresako jabea da eta bere langileetako bat, berarekin batera erori dena. Larri eraman dute Santiago Ospitalera.
Istripua eguerdiko 12:30etan gertatu da, Gasteizko Borinbizkarra auzoan (Lakua eta Zabalgana artean). Adania enpresa eraikitzailearen eraikin batean lanean ari zen leihoak jartzen, jasogailua behera etorri denean edo langileak berez erori direnean. Ondorioz, bi langileak erori egin dira.