Ekonomia -
Moyuako saltokia
Bilboko denda ixteko akordioa adostu dute enpresa-batzordeak eta H&M konpainiak
Akordioaren arabera, 30 langile Bizkaiko beste denda batzuetan hasiko dira lanean, 4 lekualdaketa boluntario izango dira, eta gainerako 22 beharginek baja boluntarioa eskatuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
H&Mko Bizkaiko enpresa-batzordeak eta Suediako multinazionalak akordioa adostu dute, Moyuako (Bilbo) denda ixteko. Horrela, 30 langilek Bizkaiko beste denda batzuetan lan egingo dute, 4 lekualdaketa boluntario izango dira, eta beste 22 beharginek baja boluntarioa eskatuko dute.
Enpresa-batzordea ELAko 5 ordezkarik, CCOOko 3k eta LABeko bakarrak osatzen dute. Akordioa positiboa dela uste du langileen ordezkaritzak, gaurdaino H&M konpainiak Bizkaian dituen bost dendetan egindako greben emaitza.
Akordioaren arabera, 30 langile Bizkaiko beste saltoki batzuetan hasiko dira lanean, beste lau beraiek erabakitako hirietara lekualdatuko dituzte, 7000 euroko kalte-ordainarekin eta lekualdaketaren gastu guztiak pagatuta; eta gainerako kontratuak deuseztatuko dituzte,“lan egindako urte bakoitzeko 45/33 eguneko kalte-ordainarekin”.