Itxi

2018/04/26

12:14

Ekonomia

PILOTUEN GREBA

10 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren 2. egunean

EITB.EUS

Grebak ez du Noaingo, Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Maiatzaren 3an eta 4an 24 orduko greba egingo dute berriro Vueling konpainiako pilotuek.

  • Vueling konpainiako hegazkin bat. ETB

    Vueling konpainiako hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Sepla pilotuen sindikatuak deituta, 24 orduko bigarren greba eguna dute gaur Vueling konpainiako hegazkin pilotuek. Beraien aldarrikapen nagusiak hauek dira: hitzarmen kolektiboaren negoziazioan argitasuna izatea, soldatak igotzea eta beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzea, eta Vuelingek Espainian dituen base kopurua igotzea.

Atzoko eta gaurko egunak kontuan hartuta, 246 hegaldi gelditu dira bertan behera grebaren eraginez (18 hegaldi Loiun), programatutako bidaia guztien % 14. Dena den, lanuzteak ez die Espainia uharteekin lotzen dituzten hegaldiei eragiten.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, gaur, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen duten hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Atzo, Bilbo eta Bartzelona artean iragarrita zeuden hegaldietako zortziri eragin zien grebak.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Vueling konpainiak kaltetutako bidaiarien % 90 beste hegaldi batzuetan birkokatzea lortu du. Zehazki, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Datorren astera begira, Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du maiatzaren 3 eta 4rako. Konpainiako iturriek azaldu dutenez, datozen orduetan jarriko dira harremanetan hurrengo asterako hegaldiak dituzten bidaiari kaltetuekin, soluzioak eskaintzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;