Ekonomia -

2011ko kontuak

EAJk ez du Aurrekontuen alde bozkatuko

Joseba Egibarrek azaldu duenez, oraindik ez dute erabaki aurka bozkatzea edo abstenitzea, eta PSE-EEk EAJren zuzenketei emango dien erantzunaren arabera egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak iragarri du alderdi jeltzaleak ez dituela babestuko Eusko Jaurlaritzaren 2011rako Aurrekontuak, eta aurka egitea edo abstenitzea PSE-EEk bere zuzenketen aurrean agertuko duen jarrarearen araberakoa izango dela.

Egibarrek eta Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkideak EAJren zuzenketak aurkeztu ditute gaur Gasteizko Ganberan. EAJk, PSEk Aldundietan egin bezala, ez du osoko zuzenketarik aurkeztu, eta 182 milioi euroko 400 proposamen aurkeztu ditu.

EAJren bozeramailearen esanetan, "hobe da Aurrekontua edukitzea, eztabaidagarria bada ere, ez edukitzea baino".

Halaber, Egibarrek gogorarazi du EAJk eta PSEk ez dutela berritu aurten erakunde guztietako aurrekontuak onartzeko iaz sinatutako akordioa, eta PPk iragarritako babesa nahikoa izango dutela sozialistek aurtengo kontuak aurrera ateratzeko.

Hori bai, Aurrekontuak babestea guztiz baztertu du, ez baitaude ados testuaren "zati garrantzitsu batzuekin".

EAJren zuzenketa gehienak industriaren, enpresen eta hezkuntzaren sektoreari buruzkoak dira.

Azpiegituren arloan, bost milioi euro proposatu ditu Leioako (Bizkaia) tranbia egiteko.

Osasungintzaren zuzenketek 11,8 milioi euro batzen dituzte, eta Osakidetzako goi-kargudunen soldata igoerak kentzea eskatu dute.

Beste 11,1 milioi bazterketa sozialaren aurkako laguntzak handitzeko proposatu dituzte, eta 12 milioi euskara sustatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea