Ekonomia -
Nestle - Starbucks
Starbucks produktuak saltzeko eskubideak erosi ditu Nestlek, 5.976 milioi eurotan
Multinazional suitzarrak Best Coffee, Reserve, Teavana eta Torrefazione Italia markak merkaturatzeko, saltzeko eta banatzeko baimena izango du.
Agentziak | Erredakzioa
Nestle multinazional suitzarrak gaur iragarri duenez, akordioa egin du Starbucks konpainiarekin 5.976 milioi euroren truke, munduko kafetegi kate handienaren kafe eta te produktuak saltokietatik kanpo saltzeko.
"Itun orokor" horren bidez, kate estatubatuarraren Best Coffee, Reserve, Teavana, Via eta Torrefazione Italia markak merkaturatzeko, saltzeko eta banatzeko baimena lortu du Nestlek.
Halaber, Starbucks markak Nestleren kapsula sistemetan ordezkatuta egongo direla argitu du Estatu Batuetako enpresak.
Starbucksen negozioak 2.000 milioi dolar saltzen ditu urtean (1.672 milioi euro).
Bestalde, akordioaren ondorioz lortutako zergen etekinak akzio propioak erosteko erabiltzeko asmoa duela zehaztu du Starbucks markak.
Bi enpresek elkarrekin lan egingo dute berrikuntza arloan eta merkaturatze estrategiak egiten.