Ekonomia -

Aurrekontuak

Bere soldata jaitsi du Irlandako Gobernuak

2011rako aurrekontuak aurkeztu ditu Brian Lenihan Irlandako Ekonomia ministroak eta politika berriak kontu publikoak "egonkortu" dituela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011rako aurrekontuak aurkeztu ditu Brian Lenihan Irlandako Ekonomia ministroak, eta aurrekontu eta zerga politika berriak kontu publikoak "egonkortu" dituela ziurtatu du. Gobernuaren soldatak murriztea aurrikusten dute aurrekontuek.

Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei babesa eman die Irlandako Parlamentuko Beheko Ganberak (Dail). Egitasmoak aldeko 82 boto jaso ditu eta kontrako 77.

Datozen egunetan beste hiru bozketa egin beharko dituzte, Brian Cowenen Gobernuaren herstura plana aurrera ateratzeko.

Irlandako Parlamentuaren aurrean, datorren urterako hazkunde ekonomiko "apal" bat aurrikusi du Lenihanek. Aurrekontuekin 6.000 milioi euro aurreztea espero du Gobernuak, zerbitzu sozialak murriztuz eta zergak igoz, hainbat neurriren artean.

Adibidez, ''Taoiseach'' Irlandako lehen ministroaren soldata 14.000 euro murriztuko dute urtero. Bien bitartean, goi kargudunen gehienezko soldata 250.000 eurotan kokatuko dute, besteak beste, epaileena eta Errepublikako presidentearena.

Gastu publikoa

Gastu publikoa 4.500 milioi eurotan murriztea espero du Exekutiboak datorren urtean, eta baita 1.500 milioi euroko diru-sarrera izatea ere, zerga-erreforma sakon baten bidez.

Europar Batasunaren (EB) eta Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) finantza-erreskatea abian jartzeko aurrekontu horiek onartzea beharrezkoa da, 67.500 milioi euroko diru-laguntza jasotzeko.

EBren eta NDFren finantza-erreskatea onartzea beharrezkoa zen, Lenihanek gogorarazi duenez, ekonomia nazionala eta bankuen sistema mehatxatzen ari zen "gurpil zoroa" hausteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea