Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Navalek akordioa lortu du banketxeekin 'Vox Alexia' ontzia amaitu ahal izateko

Ekonomia

SESTAOKO ONTZIOLA

Navalek akordioa lortu du banketxeekin 'Vox Alexia' ontzia amaitu ahal izateko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/18

Navaleko iturriek azaldu dutenez, orain armadoreak ontziolarekin, finantza erakundeekin eta Pymar ontziola txiki eta ertainen elkartearekin negoziatuko du dragaren eraikuntza Sestaon amaitzeko.

  • La Naval ontziola. Artxiboko argazkia: EFE

    La Naval ontziola. Artxiboko argazkia: EFE

    La Naval ontziola. Artxiboko argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Sestaoko Naval ontziolak sei finantza erakundeekin akordioa lortu du "Vox Alexia" ontziaren eraikuntza finantzatzeko. Adostasun horrek draga eraikitzen jarraitu ahal izateko aukera zabal dezake.

Ontziolako iturriek azaldu dutenez, erabaki horren ostean epe bat zabalduko da armadoreak ontziolarekin, bankuekin eta Pymar ontziola txiki eta ertainen elkartearekin finantzaketaren baldintzak eta bermeak negoziatu ahal izateko. Eraikuntzarekin jarraitzekotan, beste 20 hilabete beharko lituzke horretarako.

Edozein kasutan, beti ere ontziolaren esanetan, asteartetik aurrera negoziatu egin beharko dute, kontuan hartuta atzo Navalek Van Oord armadorearen mezua jaso zuela draga eraikitzeko kontratua eteten zuela esanez. Horrekin batera, armadoreak ontziaren eraikuntzan inbertitutako dirua itzultzeko prozedura abiatu du, finantziazioari buruzko negoziazioak akordiorik gabe amaitu zirelako.

Jose Angel Escribese Naval ontziolako zuzendaria itxaropentsu mintzatu da eta draga Sestaon eraikitzen jarraituko dutela uste du finantzazio aldetik operazioa konplexua izanagatik ere. Gaineratu duenez, armadoreak behin baino gehiagotan erakutsi du ontzia Sestaon egiteko borondatea.

Bestalde, Escribesek eskerrak eman dizkie auzian nahastuta dauden alde guztiei: eragileak, armadorea, Pymar ontziola txiki eta ertainen elkartea, banketxeak, sindikatuak eta Eusko Jaurlaritza. Horrez gain, ontziolaren jarduera mantentzeko eta euskal ekonomian giltzarri den sektore baten etorkizuna bermatzeko egindako ahalegina aitortu die.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena