Ekonomia -

BIZKAIA

Abian da Haizea Wind enpresa eolikoaren lantegia Bilboko portuan

Itsasoko dorre eolikoak egiten ditu Haizea Wind enpresak, eta gaur inauguratu dute Bilboko Portuan eraiki duten egoitza. 60 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta 300 lanpostu inguru sortuko ditu.

La planta Haizea Wind prevé facturar entre 100 y 160 millones anuales. Foto: EiTB.
La planta Haizea Wind prevé facturar entre 100 y 160 millones anuales.
Haizea Wind, Bilboko Portuan dorre eolikoak egiteko sortu den enpresa

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizea Wind enpresak Bilboko portuan lantegi bat inauguratu du gaur, Itsasoko egitura eolikoak ekoizteko "Europako lantegi handienetako bat", arduradunek esan dutenez. 60 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta urtean 100 eta 160 milioi euro artean fakturatuko duela aurreikusi dute jabeek.

Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza zabala izan da goizeko inaugurazio ekitaldian; besteak beste, bertan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria.

Sektoreko 12 bazkidek osatzen dute Haizea Wind taldea, eta 2019ko bigarren seihilekoan lantegi osoa martxan egotea espero da. Kilometro erdiko luzera eta 25 metroko altuera du egoitzak, eta oraindik erdi hutsik dagoen arren, hasi da ekoizpena. 50 bat langile hartuko dituzte hasieran, baina 300 lanpostu inguru sortuko dituztela jakinarazi dute. Hiru lan txandatan egingo dute lan, astelehenetik igandera.

Damaso Quintana Haizea Wind enpresako administrazio kontseiluko presidenteak esan duenez, 2020rako urtean 160 milioi euro fakturatzea aurreikusten dute.

Urkullu lehendakariak, bere aldetik, Haizea Wind enpresak euskal industriari egingo dion ekarpena nabarmendu du. "Egonkortasuna, konfiantza, estrategia eta elkarlana daude inbertsio honen oinarrian", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Energia berriztagarriak Energia