Ekonomia -

Industria

Makina-erremintaren bi urtez behingo azokak BEC osoa hartuko du

21 herrialdetako 1.751 enpresak 3.000 produktu eta 1.200 makina inguru erakutsiko dituzte. Erakusketak BECen sei pabiloiak hartuko ditu.

makina-erreminta
makina-erreminta
1.751 enpresak Barakaldoko erakustazokaren 6 pabelloiak beteko dituzte

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 herrialdetako 1.751 enpresak 3.000 produktu eta 1.200 makina inguru erakutsiko dituzte makina-erremintaren bi urtez behingo azokan (BIEMH). Erakusketak BECen sei pabiloiak hartuko ditu, eta “azken hamarkadako onena izango da”.

Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko (BEC) zuzendari nagusiak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuak erakustazoka aurkeztu dute prentsaurrekoan. Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 1era izango da.

30. edizioa makina-erremintaren sektoreak bizi duen “une positiboaren erakusgarri ona” izango dela uste du Basañezek. Era berean, erakustoki teknologikoa izango dela nabarmendu du.

Basañezen hitzetan, “testuinguru egonkor eta inbertsiorako aldeko aurreikuspenekin”, atzerriko enpresen parte-hartzeak (% 47) “azken urteetako zenbatekorik onena lortuko du aurten”, eta negozio aukera “onak” izango dira.

Portugal, Alemania, Italia eta Frantziak erakusketari kopururik handiena izango dute, baina Japonia, Austria, Belgika, Bulgaria, Txina, Danimarka, Eslovakia, Ameriketako Estatu Batuak, Herbehereak, Israel, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suitza, Taiwan eta Turkiako konpainiek ere azokan parte hartuko dute.

Basañez: "Negozio aukera onak izango dira"

Enpresek erakustazokako sei pabiloiak hartuko ditu. Osagai eta osagarrien sektoreak (% 26) ordezkaritza zabalena izango du, ondoren abio-makineriak (% 22), erremintak (% 15), deformazio-makineriak (% 14), robotika eta automatizazioak (% 9), metrologia eta kalitate kontrolak (% 9) eta gainerako makinek (% 5).

Gainera, 4. pabiloia (Bizkaia Arena) '4.0 pabiloia' bihurtuko da. 4.0 industriarentzako produktu eta zerbitzuak bertan izango dira 3D eta Ekoizpen Gehigarriko Azokaren (ADDIT3D) hirugarren edizioan eta 'BeDIGITAL by BIEMH' teknologia digitalen foroko aurreneko edizioan.

Bi urtez behingo azokaren garrantzia azpimarratu du Arantxa Tapia sailburuak, “munduan Euskadi industria marka sendotzeko”. Zentzu horretan, azokak EAEko enpresen gaitasun teknologikoa “erakustea” posible egiten duela goraipatu du Tapiak.

Bestalde, IMIC (Industrial Maintenance Innovation) industria mantentze-laneko azoka eta Workinn enplegu industrialeko hirugarren foroa egingo dute. Erakundeek eta enpresek ia 200 lan eskaintza aurkeztuko dituzte, profil profesional ezberdinentzako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria gaur