Ekonomia -

Turismo goi-bilera Donostian

Turismoaren Mundu Erakundearen bilera arrakastatsua izan dela dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak azpimarratu duenez, batzarra 'modu ordenatuan' egin da eta Euskadirentzat 'aukera eta erronka' bat izan da.

Turismoaren Mundu Erakundearen bilera Donostian. Argazkia: EFE
Turismoaren Mundu Erakundearen bilera Donostian. Argazkia: EFE
Turismoaren Mundu Erakundearen bilera Donostian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT) pasa den astean Donostian egin zuen batzarraren balantzea egin du gaur, eta Euskadirentzat "erronka" bat izan dela onartu arren "positiboa" izan dela nabarmendu du.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendariak egin dute balorazioa, Gipuzkoako hiriburuan eskainitako prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, arrakastatsua izan da eta "parte-hartzea batez bestekoa baino handiagoa izan da".

Turismoaren Mundu Erakundearen kontseilu exekutiboak egindako biltzarrean 50 herrialde ingurutako ordezkaritzek parte hartu dute. Retortilloren hitzetan, batzarra 'modu ordenatuan' egin da eta Euskadirentzat "aukera, erronka eta erantzukizuna" izan da.

Sailburuak azpimarratu duenez, Donostiak nazioartekotzeko izan duen "aukera baliatzen jakin izan du" eta bikaintasunaren hiri gisa aurkeztu da munduaren aurrean. Gaineratu duenez, Euskadi batzar horren egoitza izan zedin Jaurlaritzak egindako "apustua" ondo atera da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa