Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

AHTak 3,6 kilometro lurpean egingo ditu Gasteizen

Sustapen Ministerioak eta euskal erakundeek adostuta, Abiadura Handiko Trena lurpetik joango da Pedro Asua kaletik Salburuako bulebarrerako zatian.

AHTren lanak. Artxiboko argazkia: EiTB
AHTren lanak. Artxiboko argazkia: EiTB
AHTren lanak. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenak Gasteizen lurpetik egingo duen zatia luzatzea adostu dute Espainiako Sustapen Ministerioak eta euskal erakundeek. Udalak eskatu bezala, trena 3,6 kilometroan joango da lur azpitik, EFE berri-agentziak zabaldu duenez.

Alde guztiek (Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Sustapen Ministerioa eta Adif) bilera egin dute arratsalde honetan Madrilen eta erabaki "garrantzitsuak" hartu dituztela esan dute.

Besteak beste, Abiadura Handiko Trenak Gasteizen lur azpitik egingo duen ibilbidea zehaztu dute: Pedro Asuan kaletik Salburuako bulebarreraino (3,6 kilometro).

Horrez gain, eta AHTren lanak baliatuta, hirigunean ibilgailuentzako lurpeko bidea egitea erabaki dute. Hala ere, oraingoz ez dute zehaztu non eta ibilbidea zein izango den.

Datorren ekainaren 12ean beste bilera bat egingo dute, xehetasun guztiak lotzeko eta AHTa Salburuan nola sartuko den erabakitzeko.

Ezkio-Itsasoko geltokia

Bestalde, Euskal Trenbide Sareak esleitu ditu jada Ezkio-Itsasoko (AHT) eta Astigarragako (aldiriko trena) geltokiak eraikitzeko proiektuak.

Ezkio-Itsasoko geltokiaren egitasmoa Typsa konpainiak idatziko du eta horretarako 108.000 euroko aurrekontua izango du.

Astigarragako geltokiarena, berriz, Fulcrum eta Anta enpresek aldi baterako osatu duten elkarteak egingo du, 123.500 euroko aurrekontuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Gasteiz Albisteak Abiadura Handiko Trena