Ekonomia -

2019ko apiriletik aurrera

Ryanairrek Londreserako hegaldiak eskainiko ditu Bilboko Aireportutik

Aire-konpainiak 2013an utzi zion Loiuko Aireportutik hegaldiak eskaintzeari. 2019ko apirilean hasiko da berriz, Londres Southendera astean lau aldiz bidaiatuz.

Hegazkin bat Bilboko aireportuan aireratzen. EFE
Hegazkin bat Bilboko aireportuan aireratzen. EFE
Hegazkin bat Bilboko aireportuan aireratzen. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair Bilboko Aireportutik hegaldiak eskaintzen hasiko da aurki, zehazki 2019ko apirilean. Aire-linea merkeak ohar batean iragarri duenez, lau hegaldi eskainiko ditu Loiutik Londresera, London Southend aireportura.

Iragarpena egitearekin batera, eskaintza berezia jakinarazi du Ryanairrek: txartelak 24,99 eurotik hasita. Hegaldiak ostiraleko gauerdira arte erreserbatu ahalko dira aire-linearen webgunean.

Londres Southend aireportua Essexeko konderrian dago, hiriburutik 68 kilometrora (45 minutuko bidaia trenez).

Aurretik ere eskainia du zerbitzua Bilbotik Ryanairrek. 2012-2013 urteetan Madril, Sevilla, Kanaria Handia eta Dusseldorfeko aireportuekin lotzen zuen Loiu, baia 2013an bertan behera utzi zuen eskaintza.

Alejandra Ruiz Ryanairrek Espainian duen salmenta zuzendariak nabarmendu duenez, "poz-pozik" daude Bilboko linea berri hau iragartzearekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Londres