Ekonomia -
Ekimena
Betaurrekoak, ordezko hortzak eta audifonoak doakoak izango dira Iparraldean 2021ean
Gizarte Segurantzak bere gain hartuko du kostua, apurka-apurka. Dena dela, produktu guztiak ez dituzte finantzatuko (modelo garestienak euren poltsikotik ordaindu beharko dute herritarrek).
Agentzia | Erredakzioa
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri duenez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera Gizarte Segurantzak bere gain hartuko du betaurrekoen, hortzetako protesien eta audifonoen kostuaren % 100. Epe horretara arte, kostua apurka-apurka bere egiten joango da sistema publikoa.
"Neure egiten dut inbertsio bat da", esan du Macronek Montpellierren egindako ordubete luzeko hitzaldian. Argudiatu duenez, herritar askok arrazoi ekonomikoengatik egiten diote uko protesiak jartzeari, eta egoera hori konpondu nahiko du ekimenarekin.
Betaurreko eta protesi oinarrizkoenak dira musu truk eskainiko direnak. Horretarako, ituna erdietsi du Macronek protesi egileekin eta optikoekin.
Hala, honakoak eskuratuko ahal dira ordaindu gabe: 950 euro arteko audifonoak, 542 euro arteko hortzetako protesiak (gutxien ikusten diren lekuetan metalezko ordezkoak jarriko dituzte, gainerakoak zeramikazkoak) eta 95 euro baino gutxiago balio duten betaurrekoak (190 euro artekoak, betaurreko progresiboen kasuan)
Macronen hitzetan, prebentzio kanpainak ere indartuko dituzte, belarriko zein begiko gaixotasunei aurrea hartu eta larriago bihurtzea saihesteko.