Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea: Errekatxo lurpetik zeharkatzea planteatu dute

Ekonomia

Barakaldo (Bizkaia)

Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea Errekatxo lurpetik zeharkatzea planteatu dute

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/14

Lanak 2020aren amaieran hasi daitezke, eta lau urtez luzatuko lirateke.

1:14
  • Whatsapp
  • Bidali

Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen ibilbide proposamena aurkeztu du gaur Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak, Amaia del Campo Barakaldoko (Bizkaia) alkatearekin batera. Egindako azterketen arabera, trenbidea lurpetik joan daiteke Errekatxon (Barakaldo).

Aizek prentsaurrekoan azaldu duenez, Euskadirentzako eta portuarentzako “berebiziko” azpiegitura “estrategikoa” da; izan ere, Bilboko Portua Europarekin zuzenean lotuko du saihesbide berriak Europa Barneko Trenbide Sarearen bidez.

Lanak 2020aren amaieran hasi daitezke, eta lau urtez luzatuko lirateke. Guztira, 461 milioi euroko aurrekontua izango dute, BEZ barne. Bestalde, bigarren faseko informazio azterketak hiru milioi euroko aurrekontua izango du.

Jaurlaritzaren proposamenak aurrera egiten baldin badu, ibilbideak zailtasun bat izango du, tunel barruan puntu baxua izango baitu. 250 metro baino gehiagoko sakoneran hondeaketak beharrezkoak izango dira.

Hala eta guztiz ere, Aizek gogorarazi duenez, nahiz eta Sustapen Ministerioarekin hitzarmena sinaturik izan, Eusko Jaurlaritzak obra aurrera eramateko, Exekutibo zentralak du azken hitza, azpiegituraren titularra delako.

Del Campo: "Sustapen Ministerioaren lehen proposamena astakeria iruditu zitzaidan, eta iruditzen zait"

Gaurko eguna “Barakaldorentzat garrantzitsua” dela adierazi du Amaia del Campo alkateak. 2015ean Sustapen Ministerioak ibilbidearen aurreneko proposamena egin zuenean, “astakeria iruditu zitzaidan, eta iruditzen zait”.

“Kezka handia sortu du Barakaldoko gizartean; izan ere, barakaldarrek gehien maite duten tokiaren aurkako eraso larria baitzen proposatutako ibilbidea: Errekatxo ibarra, Barakaldoko Birika Berdea”, erantsi du.

Sustapen Ministerioko arduradun berriek proposamena onartzen baldin badute, “Errekatxo lurpetik zeharkatzea posible izango litzateke”, baloratu du Del Campok.

Seranteseko tunela Casillako bypassarekin lotzea proposatzen du irtenbideak, ia 12 kilometroko trenbide saihesbide berri baten bidez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena