Ekonomia -

Osakidetza LEP-a

Darpon: 'Lau espezialitate ikertzen ari gara, ez gaude normaltasun egoeran'

Jon Darpon Osasun sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez, beharrezkoa bada Osakidetzako LEParen azterketa batzuk errepikatuko dituzte.

Radio euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Osasun sailburuak administrazioan konfiantza izatea eskatu du, baina onartu du ez dela ohikoa Osakidetzako LEParen lau espezialitate ikerketapean egotea.

Darponek ziurtatu du gardentasunez jokatuko dutela eta, espezialitateren batean hautagai batek besteek baino gehiago bazekiela frogatzen bada, "azterketak errepikatzen" saiatuko direla.

Horren ildotik Darponek gaineratu duenez, "irregulartasunen bat izan dela egiaztatzen bada, lan-araudiak administrazio publikoaren esparruan zehazten dituen diziplina neurriak hartuko dira".

"Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa