Ekonomia -

Azaroa arte

Zerga bidez bildutako diru kopurua % 10,2 hazi da EAEn

BEZ zergaren gorakada % 37,9koa izan da. Bestalde, industria prezioak % 4,8 garestitu dira urte betean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn zerga bidez bildutako diru kopurua 10.472 milioi eurora iritsi da urteko lehenengo 11 hilabeteetan, hau da, iazko epe berean baino % 10,2 gehiago bildu dute aurten, Eusko Jaurlaritzak zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

Lurraldeka, Araban % 11,8 hazi da zerga-bilketa, Bizkaian % 11,2 eta Gipuzkoan, gutxien, % 7,5.

Urtarrila eta azaroa bitartean zerga zuzen bidez 4.893 milioi euro jaso dituzte, iazko epe berean baino % 2,5 gutxiago. PFEZ bidez % 4,1 gehiago jaso dute, baina elkarteen gaineko zergak % 17,7 diru gutxiago sortu du.

Zeharkako zergei dagokienez, hazkundea oso handia izan da, % 24,6koa hain zuzen ere. BEZen kasuan adibidez, % 37,9 diru gehiago bildu dute zerga horri esker.

Industria prezioak

Bestalde, EAEko industria prezioen indizeak % 0,4ko garestitzea izan du urritik azarora, Eustat estatistika institutuak azaldu duenez.

Iazko hilabete berarekin alderatuz gero, berriz, prezioaren gorakada % 4,8koa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Industria sektorea Eustaten datuak