Ekonomia -

Muga-zergak

Ekoizpenaren zati bat AEBtik kanpo eramango du Harley-Davidson konpainiak

Harley-Davidson motorrei ezarritako muga-zergak % 6tik % 31 izatera pasa dira, horrek produktuen batezbesteko kostuak 1.880 euro gora egitea ekarriko du.

Harley Davidson motor bat New Delhiko (India) erakusketa batean. Argazkia: EFE
Harley Davidson motor bat New Delhiko (India) erakusketa batean. Argazkia: EFE
Harley Davidson motor bat New Delhiko (India) erakusketa batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harley-Davidson Ameriketako Estatu Batuetako motor ekoizleak AEBtik kanpo eramango du produkzioaren zati bat, Washingtonek Europako aluminio eta altzairu esportazioei muga-zergak ezarri ostean Europar Batasunak (EB) muga-zergak ezarri izanarn ondorioz.

Securities and Exchange Commission (SEC) konpainiaren arabera, Harley-Davidson motorrei ezarritako muga-zergak % 6koak izatetik % 31koak izatera pasatu dira, eta horrek motozikleta bakoitza batez beste 1.880 euro garestitzea ekarriko du.

Harley-Davidsonek ohartarazi duenez, kostuen garestitze “izugarria” kontzesionarioetara heltzen baldin bada, AEBko konpainiak eragin “kaltegarri eta iraunkorra” izango luke “berehala” Europan, eta horrek kolokan jarriko luke bere instalazioen jasangarritasuna.

Honenbestez, konpainiak ez ditu motorren salneurriak igoko, baina erabaki horren eragina 25-38 milioi eurokoa izango da epe laburrera, 2018an soilik. Kostuek, gainera, 85 milioi eurotik gora egingo dute gora EBko muga-zergen ondorioz.

Horrela, epe luzera kostuek muga-zergen ondorioz izango duten kargari eusteko, Europako merkatuan saltzeko motorren ekoizpena AEBtik munduan zehar dituen lantegietara eramateko egitasmoa abiatu du Harley-Davidsonek. Hala ere, inbertsioa bideratzeko, “gutxienez” 9 eta 18 hilabete bitartean beharko dituela iragarri du konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Europa Ekonomia Albisteak Donald Trump