Ekonomia -

Hitzarmen kolektiboa

AENAk eta kontrolatzaileek arbitroa izendatuko dute, negoziatzeko

Hitzarmenaren negoziazioa bukatzeko epea datorren urtarrilaren 31an izango da eta, eguna igarota, desadostasunak jarraituz gero, "aurretik aukeratutako arbitroaren lana hasiko da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENAk eta USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuak arbitro bat hautatuko dute datorren urtarrilaren 12a baino lehen, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa egiten den bitartean desadostasunak bideratzeko eta arbitroaren irizpidea betetzea derrigorrezkoa izango da.

Komunikatu batean, AENAk hitzarmenaren negoziazioa bukatzeko epea datorren urtarrilaren 31an izango dela gogoratzen du eta, eguna igarota, desadostasunak jarraituz gero, "aurretik aukeratutako arbitroaren lana hasiko da". Horrez gain, "zerbitzuaren normalitatea bermatzea eta kolaborazioa eta bake sozial giroa ezartzea" hitzartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea