Ekonomia -

Greba orokorra

CCOOek eta UGTek ez dute baztertzen mobilizaziorik

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako deitu dute greba orokorra EAEn eta Nafarroan pentsioen erreformaren kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO-Euskadi sindikatuak adierazi du ez dela inoren atzetik joango baina ez du baztertu inolako mobilizaziorik, ezta greba bera ere, pentsio sistema publikoaren kontra. Gauza bera azpimarratu du UGT-Euskadi sindikatuak eta greba orokorrerako deialdia kritikatu du sindikatu abertzaleek haien "interes alderdikoiak" langileen interesen aurrean jartzeagatik.

Gaur, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako greba orokorra deitu dute EAEn eta Nafarroan, pentsioen erreformaren kontra.

Ohar baten bidez, CCOOek kritika egin die ELA eta LAB sindikatuei. Beste behin ere langilearen ondoeza manipulatu eta protagonismo bila ibiltzea leporatu die, eta sindikalgintzaren erantzun bateratua oztopatzea. Nolanahi ere, Euskadiko CCOOek berretsi du lanean jarraituko duela langileen eskubideen alde, eta beraz, ez duela baztertzen inolako mobilizazio aukerarik.UGTek bere aldetik, erretiratze adina atzeratzearen aurka eta pentsio sistema publikoaren alde dagoela berretsi du. Pentsio sistemaren erreforma egiteko Gobernuaren "mehatxuei" erantzutea ez du baztertu sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea