Ekonomia -

NAFARROA

996 plazako LEPa deitu du Nafarroako Gobernuak, Osasun eta Administrazio alorretan

Horietatik, 80 postutan bakarrik izango da beharrezkoa euskara jakitea.

Maria Solana, artxiboko irudi batean.
Maria Solana, artxiboko irudi batean.
Maria Solana, artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 996 plazako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deitu du gaur, horretarako bi foru dekretu onartuta. Osasun arloan 635 lanpostu aterako dituzte lehiaketara, eta Administrazioan 361, Maria Solana Foru Erkidegoko Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan esan duenez.

Gaur onartutako 996 postuetatik 80tan bakarrik izango da beharrezkoa euskara jakitea; 73 plaza berriak izango dira, eta beste 7ak jada indarrean daudenak. Lanpostu berrien % 8,03tan izango da beharrezkoa, beraz, euskara jakitea.

Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako eta Funtzio Publikoko kontseilariak martxoan iragarritako 2.137 plazako eskaintza publikoaren prozesuaren baitako urratsa da gaurkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Lan Eskaintzak Osasunbidea