Ekonomia -

Helmuga zuzen berriak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest.

Hegazkin bat Bilboko aireportutik aireratzen. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE
Hegazkin bat Bilboko aireportutik aireratzen. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Zerrenda luzea da, eta balizko helmuga berrien artean daude Lyon, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia eta Budapest ere.

Bilbao Airrek ohar batean jakinarazi duenez, hilabeteak daramatza zereginotan, batez ere Bilbao Bizkaia Action Group (BBAG) batzordearen bidez. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, AENAk eta Bilbao Air berak osatzen dute batzorde hori.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

Udan, markak hautsiz

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo New York Mosku Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak