Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Gipuzkoako Aldundiak 330 lanpostu publiko eskainiko ditu datozen hiru urteetan

Lehendabiziko oposaketaren oinarriak azaroa aldera onartuko omen dituzte; horrenbestez, azterketak 2019ko maiatzean edo ekainean izango lirateke.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du 330 plazako lan eskaintza publikoa egingo duela datozen hiru urteetan. Azken hamarkadan egin duen deialdirik handiena da eta zatika egingo dute. Aldundiko lantaldea berritzea eta bitartekotasun-tasa jaistea (% 30ekoa da) dira helburu nagusiak.

Imanol Lasa Gobernantza eta Komunikazio diputatuak eman du deialdiaren berri. Datorren urrian egingo duten gobernu-bileran onartuko dute behin betiko egitasmoa.

Lasak azaldu duenez, 310 plaza aurten definitu dituzte eta beste 20 joan den urtean zehaztu zituzten. Beraz, 330 izango dira guztira. Hala ere, sindikatuekin egin beharreko negoziazioan kopuru horrek aldaketaren bat izan dezakeela erantsi du, "agian lanposturen bat gehiagorekin".

Lan-eskaintza publikoa zatika egingo dute. Lehendabiziko oposaketaren oinarriak azaroa aldera onartzea espero dute eta, hala bada, azterketak 2019ko maiatzean edo ekainean izango lirateke.

Lehen proba horretan 58 lanpostu eskainiko dituzte: administrazio orokorreko teknikarientzat (30), gizarte langileentzat (25) eta menpekotasuna eta urritasuna baloratzeko medikuena (3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Lana Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Lan Eskaintzak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa