Ekonomia -

Bat egin dute

BBK Bank marka berriarekin ireki dituzte gaur CajaSurreko bulegoak

800 milioi eurotan handitu du BBKk banku berriaren kapital soziala. Guztira 818.000 milioi euroko kapitala izango du aurrerantzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CajaSurreko 470 bulegoek normaltasunez ireki dute gaur, BBK Bank Cajasurreko marka berriarekin. Espainiako zortzigarren aurrezki kutxa bilakatu da BBK Bank CajaSur banku berria, aktiboen kopurua aintzat hartuta.

Orotara 2.800 pertsonek egiten dute lan CajaSurren. Goizeko 8:30etan bulegoetako ateak ireki dituzte, orain arte izan duten irudi korporatibo berdinarekin (CajaSurreko irudia, alegia).

Bezero gehienek bankuaren egoera berria ezagutzen bazuten ere, ez dute aldaketa handirik somatu.

Bestalde, BBK 800 milioi euro handitu du BBK Banken kapital soziala.

Guztira 818.000 milioi euroko kapitala izango du aurrerantzean, 1.000 euroko 800.000 akzio merkatuan jarri ondoren.

Balio Merkatuaren Espainiako Batzordeari eman dio gaur erabakiaren berri BBK Bank CajaSurrek. Horrez gain, administrazio kontseiluak hamar kide izango dituela jakinarazi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea