Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Lanbideko ordezkaritza sindikala 'zabala' izatea nahi du Ramosek
Langabeziako prestazioak Estatuaren eskumena den arren, "Lanbideko bulegoetan jaso ditzakete", azaldu du erakundeko zuzendariak.
Erredakzioa
Lanbide Enplegu-zerbitzuko ordezkaritza sindikala "ahalik eta zabalena" izatea nahi duela adierazi du Javier Ramos erakundeko presidenteak. Hori erantzun du Radio Euskadin ELAk eta LABek Lanbiden parte hartzeari uko egitearen gainean galdetu diotenean.
"Gobernuak parte hartze formulak zehazten" dituenez, Patxi Lopezen Exekutiboari kontu hori konpontzeko eskatu dio Ramosek
Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) kudeatzen zituen lan-enplegu politikak Lanbideren esku daude gaurtik aurrera. Hori horrela, erakundeko zuzendariak lasaitasun mezua helarazi nahi izan du.
Ramosen hitzetan, "2010ean bezala, langabeei zein enpresei zerbitzua emango zaie". Gaurtik aurrera, Lanbidek lan-orientazioa, trebakuntza, bitartekaritza kudeatuko ditu. Erakundearen zuzendariak azaldu duenez, langabeziako prestazioa Estatuaren eskumena den arren, "Lanbideko bulegoetan jaso daiteke".