Ekonomia -
Bisita Espainian
5.654 milioi euroko akordioak sinatu dituzte Txinak eta Espainiak
Txinak 'konfiantza' du Espainiako ekonomian, horrela esan du Txinako lehen ministrordeak enpresaburu espainiarrekin Moncloan batzartu ostean.
Erredakzioa
Li Kegiang Txinako lehen ministrordea hainbat enpresaburu espainiarrekin batzartu da gaur Madrilen, eta bere herrialdeak Espainiako ekonomian konfiantza duela adierazi die.
Kegiang bisitan dago Espainian, eta, enpresaburuekin bilera egin ostean, Moncloa Jauregira joango da, 16 merkataritza akordio sinatzera. 5.654 milioi euroko akordioak dira guztira, Xinhua agentziak jakinarazi duenez.
Bileran, besteak beste, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Merkataritza ministroa eta Pedro Solbes Ekonomia ministro ohia izan dira.
Arturo Fernandez Espainiako patronaleko presidenteordeak esan du agintari txinatarraren hitzak "adierazgarriak" izan direla, eta bisita "oso inportantea" dela Espainiarentzat, "konfiantza" behar baitu.