Ekonomia -

Taxi-gidarien greba

Txoferdun autoen patronala 'pozik' agertu da Sustapen Ministeriarekin bildu ostean

VTC baimenak emateko eskumenak Autonomia Erkidegoei transferitzea da arazoari irtenbidea emateko proposamen nagusia, Pedro Saura Azpiegitura eta Garraio Estatu idazkariak azaldu duenez.

Taxilarien greba
Taxilarien greba
Uber eta Cabyfiko ordezkariekin bildu da Sustapen Ministerioa

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uber eta Cabify bezalako enpresak biltzen dituen Unauto patronalaren ordezkaria Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioarekin bildu da astearte honetan. Eduardo Martin elkarte horretako ordezkaria “pozik” agertu da bilera horren ostean, eta “elkarrizketarako bidea” ireki dela nabarmendu du. Taxi gidariak astelehenean bildu ziren Ministerioarekin, VTC (alokairuko ibilgailuak gidariarekin) eta taxien arteko gatazka konpontzeko asmoz.

Unautok eta Sustapen Ministerioak egin duten bileran negoziazio mahai bat abian jartzea adostu dute, kaltetutako sektoreen egoera “sakontasunean” aztertu eta arazoari irtenbide bat bilatzeko.

Unautoko presidentea haserre iritsi da bilerara, eta taxilarien “xantaiari men” egitea leporatu dio Espainiako Gobernuari. Dena dela, hiru ordu geroago jarrera lasaiagoa agertu du, Sustapen Ministerioa bi sektoreei entzuteko prest baitago, eta "elkarrizketa aldeaniztuna martxan" jarriko duela iragarri baitu. Ildo horretatik, elkarrizketarako eta akordiorako prest agertu da Martin.

Desadostasunak

Taxi 30 baimeneko Uber eta Cabify bezalako enpresei bakarra ematea aurreikusten du legediak. Martinek ziurtatu du indarrean dagoen araudia errespetatzen dela, eta hala azaldu dietela taxi-gidariei behin baino gehiagotan. Dena dela, Pedro Saura Azpiegitura eta Garraio Estatu idazkariak azaldu du bi sektoreen artean desoreka handia dagoela, eta arazoa konpontzeko neurri zehatzak hartu behar direla ziurtatu du.

Gauzak horrela, taxilariekin adostutako neurriak kontuan izango dituen erabakiak hartzeko beharraz jabetu da Azpiegitura eta Garraio Estatu idazkaria.

Alokairuko ibilgailu txoferdun (VTC) baimenak emateko eskumenak Autonomia Erkidegoei transferitzea da arazoari irtenbidea emateko Espainiako Gobernuak duen proposamen nagusia. Hala, autonomia erkidego bakoitzak erabakiko du zenbat baimen ematen dituen, bi sektoreen egoera zein den kontuan izanda.

Era berean, proposamen horiek irailaren 15erako prest egongo den lege-dekretu batean jasotzea aurreikusi du Saurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Lana berriak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Taxiak VTC zerbitzua albisteak