Ekonomia -
TRAFIKOA
Kamioi-gidari bat hil da Urdulizen, ibilgailua iraulita
17:15 inguruan izan da ezbeharra Berango eta Urduliz lotzen dituen errepidean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
58 urteko kamioi-gidari bat hil da Urdulizen (Bizkaia), gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita. Hildakoa Laudioko (Araba) bizilaguna zen.
17:15 inguruan gertatu da istripua, Berango eta Urduliz lotzen dituen BI-634 errepidean. Antza, ibilgailua irauli egin da, eta gidaria kabina barruan harrapatuta geratu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den argitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, tokian bertan hil da gidaria.
Eraikuntzarako materiala zeraman kamioiak, eta istripuaren ondorioz, zama guztia errepidean zabalduta geratu da. Bidea itxita egon da, harik eta bidea garbitu duten arte