Ekonomia -

lan-istripua

Michelin Gasteizko behargin bat koma egoeran, plataforma batek harrapatu ostean

Michelinek Gasteizen duen lantegian gertatu da lan-ezbeharra. Koma induzitua eragin diote, atzo 43 urteko langileak makina eta hesi baten artean harrapatuta geratu eta gero.

Michelin Gasteiz lantegia. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Michelin Gasteiz lantegia. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Michelin Gasteiz lantegia. ETBko bideo batetik ateratako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelin Gasteiz lantegiko behargin bat ospitaleratu dute, eta koma egoera eragin diote, plataforma igogailu eta hesi baten artean harrapatuta geratu ostean. ESK sindikatuak eman du ezbeharrren berri gaur goizean ohar batean.

Zentralak jakinarazi duenez, istripua igande goizeko 09:30ean gertatu zen. CGN tailerreko mantentze-taldeko langilea da. Egosketa-prentsa batean lan bat egitera zihoan, hainbat metroko altueran.

Plataforma igogailua prestatzen ari zela, 43 urteko gizona harrapatuta geratu zen, makinaren eta hesi baten artean, ESK-k azaldu duenez. "Istripuaren tokia estua eta maniobratzeko zaila da", gaineratu du sindikatuak.

ESK-ko hainbat ordezkari "segituan" bertaratu ziren, eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren.

Langileen ordezkarien esanetan, asteartean bilduko dira enpresarekin, "istripua eragin zuten arrazoiak argitzeaz gain, beharrezkoak diren neurri prebentiboak hartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak ESK sindikatuaren azken ordukoa