Ekonomia -
Dekretu proiektua
ELAk uko egin dio elkarrizketa sozialaren inguruko proiektuari
Sindikatuak duen argudio nagusia Mahaian akordioak hartzeko erari dagokio, 10. artikuluaren esanetan, Mahaiko akordioak aho batez hartu behar baitira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELAk uko egin dio Eusko Jaurlaritzak proposatutako elkarrizketa sozialaren inguruko proiektuari, adierazi dutenez, "euskal sindikatuak eta hauteskundeak gutxiezten dituelako, aldakarrikapena neutralizatu eta ELA baztertzeko helburuarekin".
Maria Jesus San Josek (PSE) zuzentzen duen Lan sailak zirriborroa bidali die sindikatuei eta dekretuaren pratonalari elkarrizketa sozialeko mahaia indartzeko asmoarekin. Hiru aldeko erakundea ez dago indarrean une honetan, ELA eta LAB sindikatuek ez dutelako ia parte hartzerik izan bertan azken urteotan, eta CCOO eta UGT sindikatuek bertan behera utzi zuten Eusko Jaurlaritzaren eta Confesbasken artean iritsitako aldebakarreko akordioaren ostean.
Alderdiek hilak zazpira arte dute arrazoibideak aurkeztu ahal izateko, eta astearte honetan, Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak ELArenak aurkeztu ditu.
Sindikatuak duen argudio nagusia Mahaian akordioak hartzeko erari dagokio, 10. artikuluaren esanetan, Mahaiko akordioak aho batez hartu behar baitira.
Dekretuan zera zehazten da, "salbuespen gisa Mahaiko sindikatu talde batek hala bozkatzen badu, alde batetik, eta enpresarialagatik, bestetik, akordioak hartu ahalko dira beti ere akordio horrek Gobernuko ordezkarien aho beteko babesa baldin badu".